Diseinu eta teknologiaren euskal festibala
2025: BACKSTAGE
IAK ANTZOKIA
URRIAK 9, 10 ETA 11 GASTEIZEN
Bueltan da diseinu eta teknologiaren inguruko euskal festibala Gasteizen. Ekitaldi honek berrikuntza, sormena eta etorkizuneko joerak biltzen ditu, diseinuaren eta garapenaren profesionalentzako zein teknologia zaleentzako topagune bihurtuz.
2025→
Basquerville ikusizko pentsamenduaren, proiektu-kulturaren eta sormen esperimentazioaren arteko topagunea da. Gasteizen ospatzen den jaialdi hau espazio plural gisa sendotu da, non diseinu grafikoa, ikusizko komunikazioa, berrikuntza, artea, teknologia eta lankidetza-prozesuak elkartzen diren. Diseinu eta sormen jaialdiak bere hirugarren edizioa ospatzen du Gasteizen, hizlari nazional eta nazioartekoen parte-hartzearekin, eta ikusizko pentsamenduaren eta proiektu-kulturaren inguruko hitzaldiak, tailerrak eta jarduera irekiak biltzen dituen egitarauarekin.
harroby & basquerville
BACKSTAGE
2025
Aurtengo edizioan, jaialdiak emaitzetatik prozesura eramaten du arreta. Sormenaren atzeko eszenatokira sartzen gara: baztertutako probak, beharrezko akatsak, metodologia, ikerketa, intuizioa eta kasualitatez egindako aurkikuntzak. Azken “case study”-ak erakutsi ordez, artxiboak irekitzen ditugu eta ikusgaitasuna ematen diegu zirriborroei, oharrak eta huts egindako bertsioei, osotasuna ere eraikitzen baitute horiek.
Jaialdiaren nortasuna sistema ireki eta dinamiko gisa birdiseinatu dugu. Egokitzen den grafika bat da, ordenaren eta kaosaren artean dabilena. Ezabatu, mugitu eta gainjarri bezalako keinuetan inspiratuta, irudi berri honek sormenaren egite zintzo, zaurgarri eta etengabe eraldatzen ari dena irudikatzen du. Izan ere, prozesua ere forma da.
urriak 9, 10 eta 11 gasteizen →
SARRERAK↓
Gogoratzen?
2023: lehenengo edizioa
2024: bigarren edizioa
420 ikusle
36 hizlari
4 workshop