ARRATE GARCÍA-ARDANAZ
URRIAK 9 OSTEGUNA
18:30
Hizlaria
GRAPHIC DESIGN
ARRATE GARCÍA-ARDANAZ
Arrate García-Ardanaz, Gasteizko diseinatzaile grafikoa, gaur egun Bartzelonan bizi da eta handik garatzen du bere jardun profesionala. I·Darten graduatua eta Habemus Estudio eta Requena Office-n lan egin zuen; egun Elisavan lan egiten du. Etengabeko ikaskuntza-prozesuan, proiektu bakoitza jakin-minetik eta ikerketatik abiatuta lantzen du. Interes berezia du diseinu editorialaren eta arte-zuzendaritzaren arloan, batez ere erakundeentzat, kultura-proiektuentzat eta ekimen independententzat.
Proiektua:URGE
Identitate koherentea eta moldakorra duen proiektu espekulatibo soziala da; identitatea editorial, ingurune, packaging, digital eta motion arloetan egokitzen dena. Gizarte konforme eta pasibo baten aurrean, non krisia normaltzat jotzen den, URGEk komunitatean ezagutza zabaltzearen bidez jardutera bultzatzen du. Bizitza autosufizienteago eta iraunkorrago baten alde egiten du, etorkizuneko teknologian eta berrikuntzan oinarrituta. Ikaskuntza aldaketarako motor gisa aldarrikatzen du, gizakiaren eta ingurumenaren arteko loturan oinarrituta.
Ana Fernández-Golfín (@anafegos) lankidearekin garatutako proiektua, Elisavan, Bartzelonako Diseinu eta Ingeniaritza Fakultatean, master amaierako proiektu gisa.
BARCELONA