BASQUERVILLE

HIRUGARREN EDIZIOA

00 egun
00 ordu
00 minutu
00 segundu

SARRERAK

JULEN BELOKI

URRIAK 9 OSTEGUNA

18:30

Hizlaria

Industrial Design

JULEN BELOKI

Sistema modularretan espezializatutako diseinatzaile industrial bat naiz. Altzarien sektorean lan egin dut gehienbat, baina automozioaren munduan baita ere. Alemaniatik NIO izeneko auto marka batentzat lan egitetik etorri berria, orain Bartzelonako Kettal altzari markarako lan egiten dut.

Aurretik, diseinatzaile grafiko bezela lan egin nuen, eta, horregatik, uste dut produktuetako nire diseinu-lengoaiaren ezaugarria dela konposizioa, oreka eta produktu bakoitza behar bezala erabiltzeko funtsezko formak mantentzeko beharra.

 

Proiektua: USM Seating System

Seating System USM-rentzat diseinatutako eserleku sistema bat da. Proposamenak lau modulu tapizatu, lau osagarri eta lotura bat ditu. Moduluak eserleku, pouf, bizkarralde eta besapeak dira, konfiguraziorako aukera amaigabeak eskaintzen dituztenak. Osagarriak erretiluak eta mahai bat dira.

Helburu nagusia erabiltzaileei etorkizuneko egoeretarako erraztasunak ematea izan zen, lana edo etxea bezalako inguruneetan. Gainera, garrantzitsuena jatorrizko sistema ez aldatzea izan zen, haren gaitasun guztiak mugarik gabe zainduz.

 

BARCELONA

WWW.JULENBELOKI.COM

@JULENBELOKI