Izaera

Xerra estudioa

Hitzaldia

larunbata , urriak 10

Urr. 10

Diseinu grafikoa eta komunikazioa

BSQRVLL26

12:30 - 13:20 H

(eu)

Xerra estudioa Laida Zapre eta Ane Lusarreta Ezkurdiak (Donostia, 1991) sortutako proiektua da. Ikus-entzunezko komunikazioa, kazetaritza, argazkilaritza, gidoigintza eta diseinu grafikoko ikasketak dituzte eta urte luzez EiTB Kulturako (ETB1, ETB2) erredakzioan batera aritu ziren lanean. 2023tik Xerra estudioa izenpean dihardute diseinu grafikoa, komunikazio estrategiak, bideoa eta argazkilaritza lantzen, kultura garaikideari lotutako proiektuetan bereziki. Binilo-azalak, jaialdi/ kontzertu/ artistentzako kartelak eta argazki saioak, bideo promozionalak, film laburrak, bideoklipak, bideopodcast bat eta komunikazio kanpainak diseinatu dituzte, besteak beste. 2025ean Xerra espazioa ireki zuten Zaldibarren (Bizkaia): erakusketa, tailer, emanaldi eta egonaldi artistikoetarako gune irekia. Halaber, hainbat erakunde eta kolektiborekin lan egin dute -Feministaldia, Krii eta Erraiak kasu-, eta dokumentazio, komisariotza eta ekoizpen jarduerak uztartzen dituzte, euskaraz eta transfeminismotik.

Xerra estudioaXerra estudioaXerra estudioa