Izaera

Cyberdeck - Rifke

Workshop

osteguna , 2026-10-08

Workshop

10:00 - 14:00 H

(en)

Workshop

BSQRVLL26

Urr. 8

10:00 - 14:00 H

Workshop

(en)

en

15 Plaza

30€ Prezioa

Erosi sarrera

BIOGRAFIA

RIFKE SADLEIR sormen-teknologoa eta irakaslea da. Bere lana diseinu digitala, konputazio fisikoa, web garapena eta ilustrazioa uztartzean oinarritzen da. Gainera, Ravensbourne University London-eko UX/UI graduko Creative Coding eta Making Machines irakasgaiak koordinatzen ditu.

TAILERRA

Ikasi cyberdeck txiki bat egiten, maskota birtual baten itxurakoa (eta oso-oso exijentea!). Tailer honetan elektronikaren oinarriak ezagutuko dituzu, eta zuk aukeratutako sarrera eta irteerak dituzten makina txikiak egiten ikasiko duzu. MicroPython programazio-lengoaia erabiliz, ordenagailu batek seinale elektrikoak nola interpretatu eta sortzen dituen ikusiko dugu, baita maskota birtual bat benetan, benetan gogaikarria izateko behar den logikaren parte bat ere. Tailerra maila guztietako parte-hartzaileentzat dago pentsatuta. Kodea, osagaiak eta diagramak eskura izango dituzu, eta zuk erabakiko duzu saioan noraino sakondu nahi duzun. MicroPython kodearen eta bytearray-en logikan murgil zaitezke, edo, besterik gabe, osagai elektronikoekin zerbait ukigarria eraikitzen gozatu, giro lasai batean eta laguntzarekin, aurretik duzun esperientzia edozein dela ere. Ordenagailu eramangarria ekartzea beharrezkoa da (edo ordenagailua duen norbaitekin etortzea), gure maskotak elikatzeko eta programatzeko erabiliko baitugu. Saioan nahikoa izango dugu esku artean, eta ez dugu karkasarik edo estalkirik egingo. Beraz, ekarri kutxa edo tuper txiki bat —eguzkitako betaurrekoen kutxa zurrun batek, adibidez, neurri egokia du— maskota etxera seguru eraman ahal izateko.

Cyberdeck - RifkeCyberdeck - RifkeCyberdeck - RifkeCyberdeck - RifkeCyberdeck - RifkeCyberdeck - Rifke