Izaera

Bleach Dyeing - Gab Bois

Workshops

osteguna , 2026-10-08

Workshop

16:30 - 18:00 H

(en)

Workshops

BSQRVLL26

Urr. 8

16:30 - 18:00 H

Workshop

(en)

en

15 Plaza

30€ Prezioa

Erosi sarrera

BIOGRAFIA

Montrealen jaio eta bertan bizi den Gab Bois diseinatzailea eta zuzendaria da. Euskarri eta diziplina askotan aritzen bada ere, behin eta berriz agertzen diren gaiek nortasun propioa ematen diote bere lanari. Haurtzaroko esplorazioan eta irudimen-jokoetan inspiratuta, bere begirada berezia islatzen du sortzen duen guztian, eta horren emaitza dira ohikotik kanpoko eszenak eta objektu absurdo bezain poetikoak.

TAILERRA

Ezagutu nola eraldatu arropa ilun bat lixiba eta eguneroko objektuak erabiliz. Tailer honetan, Gab Boisek oihalean formak eta estanpatuak sortzeko bi teknika erakutsiko ditu. Lehenengoan, objektuak jarriko dituzu arropa baten gainean, eta uraren eta lixibaren nahasketa bat ihinztatuko duzu: objektuak kentzean, haien siluetak markatuta geratuko dira oihalean. Bigarrenean, lixibaz bustitako objektuak zigilu gisa erabiliko dituzu patroiak sortzeko. Zure arropa eraldatu aurretik, bi teknikak oihal laginetan probatu ahal izango dituzu, eta objektu zein testura desberdinek zer emaitza ematen duten ikusi. Ondoren, zure diseinua sortuko duzu, ekarri dituzun materialekin edo tailerrean eskura izango dituzunekin. Ekarri arropa ilun bat edo batzuk, baita esperimentatzeko gogoa ematen dizun edozein objektu ere.

Bleach Dyeing - Gab BoisBleach Dyeing - Gab BoisBleach Dyeing - Gab BoisBleach Dyeing - Gab BoisBleach Dyeing - Gab Bois