Soyun Park
Hitzaldia
larunbata , urriak 10
Urr. 10
Artea eta teknologia
BSQRVLL26
18:10 - 19:00 H
(en)
Soyun Park Hego Koreako zinemagile, diseinatzaile, ikertzaile eta irakasle diziplinartekoa da, eta Hagan (Herbehereak) bizi da. Bere lanak komunikabideen teknologien egitura politikoen eta giza gorputzaren arteko harremana aztertzen du. Gizartean eta gure gorputzetan txertatutako zaintza-sistemen eta ikaskuntza automatikoko teknologien botere-harremanak ikertuz, jolasa, umorea eta hackinga erabiltzen ditu sorkuntza-tresna gisa, ezkutuan geratzen diren gatazkak eta kontraesanak agerian uzteko. Bere lana arte eta zinema jaialdietan nahiz kultur erakundeetan aurkeztu du, besteak beste, Rewire Festivalen (Herbehereak), Nederland Fotomuseumen (Herbehereak), Ars Electronican (Austria), CTM Festivalen (Alemania) eta iii workspacen (Herbehereak). 2022an, berak zuzendu zuen Wunderkammer 10.0 filmak Epaimahaiaren Sari Berezia jaso zuen Jeonju International Film Festival jaialdian. Horrez gain, RGBdog komunitateak bultzatutako estudioa gidatzen du, eta nazioarteko hezkuntza-erakundeetan irakasten du.




