Izaera

Miguel Chevalier

Hitzaldia

ostirala , urriak 9

Urr. 9

Arte digitala

BSQRVLL26

13:25 - 14:15 H

(es)

1978az geroztik, Miguel Chevalierrek ordenagailua du bere adierazpen artistikorako tresna nagusi. Berehala bihurtu zen nazioarteko arte digital eta birtualaren aitzindarietako bat. Naturaren eta teknologiaren, errealitatearen eta birtualtasunaren arteko harremana aztertzen du bere lanean. Sistema generatiboak, adimen artifiziala, interaktibitatea eta eskala handiko espazio digitalak uztartuz, etengabe eraldatzen diren instalazio murgiltzaileak sortzen ditu. Bere obrek algoritmoek, mugimenduak eta argiak eraikitako unibertso poetikoetan murgiltzera gonbidatzen dute ikuslea. Azken lau hamarkadetan, mundu osoko museo, galeria eta espazio publikoetan aurkeztu ditu erakusketak eta site-specific instalazioak. Esperimentazio artistikoa eta berrikuntza teknologikoa uztartzen dituen ibilbideari esker, gaur egun arte digital garaikideko erreferente nagusietako bat da.

Miguel ChevalierMiguel ChevalierMiguel ChevalierMiguel ChevalierMiguel Chevalier