Jaialdia
ARKABIA
URRIAK 8, 9 ETA 10
VITORIA-GASTEIZ
Basquerville
Basquerville diseinuaren, teknologiaren eta euskal kulturaren arteko topaguneak sortzea helburu duen proiektua da.
Uste dugu formatu txikiko jaialdi batek aukera ematen duela hitzaldiak amaitu ondoren ere elkarrizketek jarrai dezaten, eta komunitate profesionalarentzat inspirazio eta aukera berriei bidea eman diezaieten. Ez dugu mugarik jartzen nazioarteko zein estatuko panoramako ahots interesgarriak bilatzeko orduan, baina etxean gertatzen dena bistatik galdu gabe. Talentu emergentearen, euskararen eta tokiko testuinguruari beste leku batzuetatik datozen begiraden adinako protagonismoa ematen dion programazioaren alde egiten dugu.
Proiektuaren atzean Basquerville Elkartea dago, irabazi-asmorik gabeko sei pertsonez osatutako elkartea, euskal sormen-ekosistema indartzeko konpromisoa duena. Belaunaldiak konektatzeko, lehen mailako erreferenteak gerturatzeko eta ideia handiak hurbiletik ere sortzen direla aldarrikatzeko egiten dugu lan.

Aurreko
Edizioak
2023an sortu zenetik, proiektuak hazten eta garatzen jarraitu du.
Bidean esperientzia, pertsona eta egiteko modu oso ezberdinak batu ditugu. Hemen urte hauetako une batzuk ikus ditzakezu.
Kolaborazioak
GUREKIN KOLABORATU NAHI DUZU?
Basquerville diseinuaren eta sormenaren inguruko gure ikuspegia partekatzen duten pertsona eta erakundeei esker hazten jarraitzen du. Babesletza edo lankidetza bidez proiektuaren parte izan nahi baduzu, idatz iezaguzu: info@basquerville.eus.