Izaskun Urkijo
Hitzaldia
larunbata , urriak 10
Urr. 10
Zinemako arte-zuzendaritza
BSQRVLL26
17:15 - 18:05 H
(eu)
Izaskun Urkijo Alijo arkitektoa da ikasketaz, eta zinemako arte zuzendaria lanbidez. Bere lanaren ardatza kontakizuna irudien bidez eraikitzea da; espazioak, objektuak eta giroak istorioaren parte bihurtzen ditu. Bere ibilbidean 20.000 especies de abejas (Estíbaliz Urresola, 2023), Errementari (Paul Urkijo, 2018), Ane (David Pérez Sañudo, 2020), Nora (Lara Izagirre, 2020), Bizkarsoro (Josu Martinez, 2023) eta Gaua (Paul Urkijo, 2025) filmen arte zuzendaritza egin du, baita telesail, film labur eta publizitate-proiektu ugaritan ere. Arkitekturatik datorren begirada eta eszenografiaren, materialen zein xehetasunen gaineko sentsibilitate berezia uztartzen ditu, istorio bakoitza indartzen duten unibertso bisualak sortuz. Bere lanak Berlinalen, Veneziako Mostran, Sitgesen eta Donostiako Zinemaldian izan du presentzia.




