Izaera

Saioa Villa

Harroby

osteguna , urriak 8

Urr. 8

Diseinu grafikoa

BSQRVLL26

18:30 - 20:30 H

(es)

Saioa Villa Txurdinagakoa (Bilbo) da. Diseinu Grafikoko ikasketak egin zituen IED Kunsthalen, eta, Bilboko publizitate-agentzia batean lan egin ondoren, duela gutxi arte Amsterdamen aritu da, Global Training programaren bidez praktikak egiten. Aurkezten duen Matterness proiektuari esker, Eindhoveneko Dutch Design Week-en, Bartzelonan eta iazko azaroan Talentu Gazteak ekimenean parte hartzeko aukera izan du. Gaur egun, bere lekua bilatzen ari da diseinuaren esparru profesionalean. Proiektua: Matterness Matterness proiektua materiaren inguruko beste ikuspegi batetik sortu da: Materia ez da baliabide bat, gurekin bizi den zerbait da. Entzutea eta bere erritmoak zein beharrak onartzea proposatzen du. Proiektua bi bidetatik garatzen da: batetik, ikuspegi hori jorratzen duten autoreak biltzen dituen saio baten bidez; bestetik, biomaterialak etorkizunerako aukera gisa aurkezten dituen webgune baten bidez.

Saioa VillaSaioa VillaSaioa VillaSaioa VillaSaioa VillaSaioa Villa