Maria López de Subijana
Harroby
osteguna , urriak 8
Urr. 8
Motion design
BSQRVLL26
18:30 - 20:30 H
(eu)
María López de Subijana (Gasteiz, 1997) mugimenduan (motion) espezializatutako diseinatzailea da. Markentzako, produktu digitalentzako edota publizitatearen arloko animazio-proiektuak garatzen, zuzentzen eta kudeatzen ditu. Mugimenduaren eta diseinuaren arteko harremana guztiz estrategikoa dela sinesten du. Hori dela eta, bere lanean sistema eskalagarriek eta pentsamendu prozesuek garrantzi handia dute ikus-entzunezko narratibak osatzeko. Estudio desberdinetan egin du lan, Madrilen eta Bilbon, eta irakasle moduan ere ibili da motion diseinuaren zer-nolak partekatzen. Markak nonahi aurki ditzakegu gaur egun. Logotipoz, kolorez, tipografiaz, ikonoz... inguratuta bizi gara. Koherentziaz antolatutako ekosistemak dira markak. Baina zer gertatzen da mugimendua ahalbidetzen duten euskarrietan? Nola mugitu behar da marka bat koherentzia hori mantentzeko? Nola zehaz daitezke marka baten izaera eta portaera denboraren dimentsioaz baliatuz? Argi dago azken emaitza garrantzitsua dela, baina prozesua jarraitzea funtsezkoa da kasu hauetan; urratsez urrats aplikatutako pentsamendu estrategikoari esker marka baten mugimenduaren oinarriak definituko ditugu, infinituraino eskala daitekeen identitate bat sortu arte.