Asier Aguayo
Harroby
osteguna , urriak 8
Urr. 8
Tipografia
BSQRVLL26
18:30 - 20:30 H
(eu)
UPV/EHUko Arte Modernoko Ikerketa programan doktoregaia da, Euskal Herriko ingurune kulturalean Trantsizioaren grafika politikoa aztertzen. Sorkuntza eta Diseinua ikasi zituen Leioako Arte Ederretako fakultatean, eta Arte Sorkuntza eta Ikerketa masterra ere egin zuen. S0K0RR0 izengoitiarekin, tipografia esperimentatzen du eskuekin, Letraset, tipo mugikorrak edo marrazkia bezalako baliabide plastikoak erabiliz. Horri buruzko hitzaldiak eta lantegiak eman ditu New Delhiko Cervantes Institutuan, eta nazioarteko erakusketa kolektiboetan parte hartu du, hala nola Palabras Imaginadas Matadero Madrid-eko Casa del Lector-en. Proiektua: Hiriaren memoria tipografikoa berreraikitzea Hiriaren arkitekturan txertatutako forma grafikoak aztertu, deskodetu eta tipografia garaikide bihurtzean datza hitzaldi honek. Errotulu historiko baten barruan ezkutatutako alfabeto baten berreskurapen-ariketa honek ondare materiala eta diseinu garaikidea lotzen ditu, iraganeko aztarnak etorkizuneko hizkuntza grafiko bihurtuz. Proiektuak hurrengoko galdera hau planteatzen du: zenbat tipografia daude gure kaleetan oraindik izkutaturik?



