Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, Enpresa Digitala entitate hauek osatzen dutela jakinarazten dizugu:
- Tecnalia Research & Innovation Fundazioa. IFK G48975767. Gipuzkoako Teknologia Parkea, Mikeletegi Pasealekua, 2, 20009 Donostia. Eusko Jaurlaritzako Fundazioen Erregistroa, F-69 zenbakia.
- Mondragon Goi Eskola Politeknikoa Jose María Arizmendiarrieta Koop. Elkartea IFK F20560991. Loramendi 4, 20500 Arrasate. Hezkuntza Ministerioaren Unibertsitateen, Zentroen eta Tituluen Erregistroa, 601 zenbakia.
- BIC Gipuzkoa Berrilan SA. IFK A20470050. Miramon pasealekua, 170, 3. solairua, 20114, Donostia. Gipuzkoako Merkataritza Erregistroa. 1417. liburua, 167. folioa, SS-8226.
- Arabako Eraberrikuntza Industrialdea, SA. IFK A01046937. Albert Einstein kalea, 15. Gasteiz (Araba). Arabako Merkataritza Erregistroa, 289. liburua, 3. sekzioa, 379. liburukia, 62. folioa, 3286. orria, lehenengo inskripzioa.
Sartzea eta kontsultatzea librea eta doakoa da. Baina:
- Enpresa Digitala ez da arduratuko webgunean informazio okerra egoteak edo informazioa faltatzeak erabiltzaileari eragin diezazkiokeen kalteez, baina aldian behin bertako edukiak eta informazioa egiaztatzeko eta begiratzeko konpromisoa hartzen dugu.
- Edozein unetan webgunea aldatzeko eta/edo ezaugarriak ezabatzeko eskubidea erreserbatzen dugu.
- Ondorioz, ez ditugu webgunearen eta edukiaren fidagarritasuna, eskuragarritasuna eta jarraikortasuna bermatzen.
- Estekatutako lekuetako konexioen, loturen edo esteken bidez hirugarrenen edukietara sartzeak eragindako edonolako kalteak eta galerak ez ditugu gure gain hartuko, eta ez ditugu bermatuko. Enpresa Digitala ez da esteka horien bidez jasotako emaitzaren erantzulea izango inolako kasutan, ezta erabiltzaileak esteka horietan sartzeak ekar ditzakeen ondorioen erantzulea ere. Hirugarrenen edukiak hirugarrenek eskaintzen dituzte, hortaz, ezin dugu edukien zilegitasuna eta eskainitako zerbitzuen kalitatea egiaztatu. Ondorioz, hirugarrenen edukietako informazioa eta zerbitzuak baloratzean eta erabiltzean zuhurtzia handiz jokatu behar du erabiltzaileak.
- Ekitaldietan, tailerretan, etab. izena emateko eta buletinean alta emateko beharrezkoa da webgunean erregistratzea. Erabiltzaileak asko zaindu beharko ditu erabiltzaile-izenaren/pasahitzarenkonfidentzialtasuna eta kudeaketa, baimendu gabeko sarrerak saihesteko. Enpresa Digitala kudeatzen duten entitateak ez dira egiaztatze-datu horiek gaizki erabiltzearen erantzule egiten.
- Ekitaldietan izena emateko, atarian ezarritako pausoak jarraitu baino ez du egin beharko erabiltzaileak. Posta elektronikoz jasoko ditu plaza erreserbatu izanaren jakinarazpena eta behin-betiko inskripzioa.
- Tailer edo ekitaldi batzuetan izena emateak kostua izan dezake. Ekitaldi bakoitzaren gaineko informazioan zehazten da kostu hori, eta bertan adierazitako baldintzen, prezioaren, zergen eta ordainketa-moduaren araberakoa izango da. Izena emateak baldintza horiek eta zehaztapen hauek onartzen direla esan nahi du.
- Ordainpekoak diren ekitaldien kasuan, SPRI –Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia, zuzenbide pribatuko erakunde publikoa, IFK Q4800789B eta egoitza soziala helbide honetan duena: Urkixo zumarkalea, 36-4. - 48011 BILBO–, arduratuko da bezeroei egin beharreko fakturazioak kudeatzeaz. Horretarako, datuetara sartzea baimenduko zaio, pribatutasun-politikan jasotzen den bezala. Erabiltzaileak uko egiteko eskubidea erabili ahal izango du ikastaroan, tailerrean, etab. izena eman eta hurrengo 14 egun naturaletan zehar (aplikagarria denean), baldin eta oraindik ez baditu ikastaroetako edo tailerretako edukiak deskargatu edo ez bada haiei dagokien informaziora sartu.
JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA
Webgunearen bidez eskuragarri jarritako edukien, informazioaren, marken eta abarren jabetza intelektualeko eta/edo industrialeko eskubideak Enpresa Digitala osatzen duten entitateenak edo haien legezko jabeenak dira, eta erreserbatuta daude haien gaineko eskubide guztiak.
PRIBATUTASUN POLITIKA
Pribatutasun-politika eta datuen babeserako politika aplikagarria webguneko esteka honetan daude: “Pribatutasun-politika”.
ARAUDI APLIKAGARRIA
Zehaztapen eta baldintza hauek interpretatzean liskar edo gatazkaren bat izanez gero, edo atari honetako zerbitzuen gaineko edozein zalantzaren aurrean, Espainiako legedia aplikatuko da. Gatazkak konpontzeko, beste edozein eskumeni uko egin eta erabiltzailea bizi den tokiko epaitegien eta auzitegien esku jartzea aukera dezakete alderdiek.