[Ana Herrero]

[Isusko Artabe]

[Maite Sagasti]

Data

Ostirala, 23

Ordua

12:30 - 13:10

Eremua

ikus identitatea, web, diseinu editoriala

MUY

hizlari

Ana Herrerok BBDDO, Sra. Rushmore edo Dimension bezalako agentzia sortzaileetan egin du bere ibilbidea. Coca-Cola global, Aquarius edo MINIko kanpaina integratu handietarako lan egin du, baita SD Eibar, Basquetour edo Tabakalerako proiektu berritzaileetarako ere.

Isusko Artabe, MUYren buru pentsalarietako bat. Bere karrera osoan zehar Euskadiko agentzia independenteetan egon den arren, c de c, El Sol, EFIs, El Ojo de Iberoamerica, Cannes edo Webby Awards bezalako jaialdietan saritu dute proiektu sortzaile eta digitalekin.

Maite Sagasti beti egon da proiektu digitaletan sartuta, Applerentzat publizitate-plataforma berriak sortuz, enpresa berritzaileei maila globalean hedatzen lagunduz edo neskentzako zibersegurtasun-ekitaldi bat sortuz. Londres, Paris, Madril, Donostia… Maite gauzak egiteko gogo handiko estratega digitala da.

somosmuy.com

hitzaldi

MUY teknologiaren alde onetik.

Nola aprobetxatu teknologia sormenaren alde, erabiltzaileen alde eta gizartearen alde? Bere proiektuetan zehar egingo duen ibilbide batean, MUYko taldeak prozesuak, ikaskuntzak, craftaren balioa, modak, burbuilak eta abar partekatuko ditu. Eta fail batzuk ere bai.