Data

Larunbata, 24

Ordua

12:00 - 12:40

Eremua

jabetza intelektuala, eskubide digitala

Maitane Valdecantos

hizlari

Abokatua eta Audenseko bazkidea, Jabetza Intelektualean eta Zuzenbide digitalean espezializatua.

Anaya Multimediaren «Legalidad de los negocios digitales» lanaren egilea. Bizkaiko Abokatuen Elkargoko Praktika Juridikoko Eskolako ikasketa-burua eta SGAEko (Egileen eta Editoreen Elkarte Orokorra) Gainbegiratze Batzordeko kidea. Europako Kontseiluaren HELP (Human Rights Education for Legal Professionals) programaren tutorea eta CCBEko (Council of Bars and Law Societies of Europe) IT Law lantaldeko kidea. Besteak beste, irakasle izan da Bizkaiko Abokatuen Elkargoko eta Deustuko Unibertsitateko Abokatutzan Sartzeko Unibertsitate Masterrean, Mondragon Unibertsitateko Marketin digitaleko Masterrean eta Business Analytics Masterrean, Euskal Herriko Unibertsitateko Ekintzailetza eta Enpresa Zuzendaritzako Masterrean eta UCEMAko Data Governance Diplomaturan.

hitzaldi

Talentuaren babesa

Zer eskubide ditut diseinu bat sortzen dudanean? Eta softwarea garatzen badut? Eta norbaiti eskatzen badiot? Hirugarrenen baliabideak erabil ditzaket? Zer gertatzen da sortzeko adimen artifiziala erabiltzen badut? Galdera hauei eta beste batzuei erantzun nahi badiezu, Maitane Valdecantos zain daukazu talentuaren babesaz hitz egiteko.