

[Alain Villastrigo]


[Egoitz Aulestia]
Data
Ostirala, 23
Ordua
11:30 - 14:30
17:35 - 18:15
Eremua
ikus identitatea, diseinu editoriala, hizkuntza bisuala
Husmee
hizlari
Alain Villastrigo – Diseinatzailea. Husmee estudioaren sortzaile eta zuzendaria
Egoitz Aulestia – Diseinatzaile zientifikoa, ekintzaile teknologikoa eta futurista. Sistema konplexuetako berrikuntza ikertzen du. Neural Interface Technologies-en bultzatzailea da, kode irekiko interfaze zerebro-konputagailuko software- eta hardware-ekimena, neurozientzia, adimen artifiziala eta datuen bistaratzea erlazionatzen dituena, pertsonengan oinarritutako diseinuaren ikuspegitik.
Husmee
Husmee diseinu grafikoko estudio independentea da, Donostian kokatua, nortasun korporatiboan, diseinu editorialean eta hizkuntza bisualaren garapenean espezializatua. Gure lan oinarria forma, kolorea eta tipografia dira.
hitzaldi
Behaketa, ikerketa eta esperimentazioa, sormen-prozesu sendo baten oinarri gisa.
Ideiak eta kontzeptuak formalizatzea identitatearen eta ikusizko hizkuntzen bidez, eta, horrela, pertsonen, enpresen edo proiektuen arteko komunikazioa hobetzen eta bilakatzen laguntzea.
workshop
Hiriko hizkuntza bisualari buruzko bilaketa eta esperimentazioa. Argazki batetik abiatuta, oinarrizko geometria erabiliz eta Snifform Grid oinarri hartuta, formak konposizio-sistema batean (des)antolatuko dira eta sintetizatu egingo dira, haien esentzia formala bilduko duten pieza grafiko bat edo batzuk sortu arte.
Beharrezko materiala:
InDesign programa instalatuta duen ordenagailua
Mugikorra (edo argazki-kamera).