LEGALA

Araudia

ED ekitaldiak bertan behera utzi, itzuli eta ordezteko politika eta datuak babesteko informazio osagarria

Pertsona batek izena eman badu ordaindutako ekimen batean parte hartzeko eta izen-ematea ezeztatu nahi badu, posta elektroniko bat idatzi behar du apunta@spri.eus helbidera.

Hona hemen itzultze tasak:

  • Ikastaroa hasi baino 15 egun natural lehenago abisatuz gero, izen-ematearen %100 itzuliko da (sor litzakeen kudeaketa gastuak izan ezik).
  • Ikastaroa hasi baino 3-15 egun natural lehenago abisatuz gero, izen-ematearen %50 itzuliko da (sor litzakeen kudeaketa gastuak izan ezik).
  • 3 egun natural baino gutxiagoko aurrerapenarekin abisatuz gero, ez da itzultze eskubiderik egongo.

Ikastaroa amaitu eta hurrengo 15 lanegunetan itzuliko da dirua transferentzia elektronikoz eta beti ere ordaindu zuenaren izenean.

Ikastarora Etorri izanaren Ziurtagiria METAPOSTA zerbitzuaren bitartez baino ez da bidaliko. Beraz, eskatzaileak alta hartu beharko du zerbitzu horretan eta SPRI aukeratu bidaltzaile gisa. Izen-ematea behar bezala egin duten pertsonei bakarrik emango zaie ziurtagiria, eta beti ere gutxienez saioen %50era joan badira. Sprik ez dizkio Metapostari datu pertsonalak jakinarazten erabiltzailea ez badago Metapostan alta emanda edo ez badu Spri sender moduan baimendu.

Ordezkatze politika

Izena eman duen pertsonak ezin badu ikastaroan parte hartu eta ikastaroa hasi baino gutxienez 4 egun natural lehenago abisatzen badu ezin daitekeela joan, beste pertsona batek ordezkatu ahal izango du edo data alternatibo bat eskainiko zaio halakorik balego.

Nolanahi ere, hasieran izena eman zuenaren ordez joango den pertsonak ere web orriaren bidez eman beharko du izena. Izena eman zuen pertsonari data alternatibo bat eskaintzen bazaio, web orriaren bidez eman beharko du izena data berri horretarako.

Ikastaroa ezeztatzeko politikak

Hornitzaileek ekitaldia atzeratu edo ezeztatu ahal izango dute behar adina pertsonak izena eman ez badu edo osasun arazoak direla-eta Prestatzaileek joan ezin badute. Izena emateagatiko ordainketak osorik itzuliko dira (sor litzakeen kudeaketa gastuak izan ezik), baina ez da beste inolako ordainik emango.

Datuen babesa

Posible da zure datuak Bizkaiko SPRIri –Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia, zuzenbide pribatuko erakunde publikoa, IFK Q4800789B, Urkixo zumarkalea, 36-4. - 48011, Bilbo– lagatzea, webgunea eta izen-emateak kudeatzeko eta administratzeko helburu bakarrarekin.

Enpresa Digitala osatzen duten entitateek ez dizkiete zure datu pertsonalak hirugarrenei lagako, legeak hartara behartzen baditu (Foru Ogasunak, Justizia Administrazioak, etab.) edo zuk hartarako berariazko baimena eman badiguzu salbu.

Era berean, Enpresa Digitala osatzen duten entitateek datuen babeserako araudiak kontuan hartzen dituen teknologia-zerbitzu edo -hornitzaile ezberdinei eman diezaiekete datuak tratatzeko ardura, haiekin erreferentziazko araudiak eskatzen dituen kontratuak sinatuta.