Izaera

Arrate, Marc & Marina

Hitzaldia

ostirala , urriak 9

Urr. 9

Diseinu grafikoa

BSQRVLL26

16:20 - 17:10 H

(eu)

Vitoria-Gasteiz,

Arrate G. Ardanaz Gasteizko diseinatzaile grafikoa da, eta 2025ean Basquervillen parte hartzeko aukera izan zuen, Harroby atalaren barruan. Edizio honetan, Marina Coll eta Marc Vidalekin batera, jaialdiaren identitate grafiko berria garatu du, «Izaera» kontzeptua ardatz hartuta. Hirurak Bartzelonan bizi diren diseinatzaile grafikoak dira, eta Requena Office estudioan elkarrekin lanean ari zirela ezagutu zuten elkar. Diseinua ulertzeko modu bera dute oinarri: lankidetza eta talde-lana. Proiektu bakoitza prozesu partekatu gisa ulertzen dute, bakoitzaren begiradak elkartu eta elkar osatzen duten espazio gisa. Arrate diseinatzaile grafikoa da, eta Diseinu Bisualeko masterra du. Jakin-minetik eta ikerketatik heltzen dio proiektu bakoitzari, eta interes berezia du diseinu editorialean eta kultur proiektuen nahiz ekimen independenteen arte-zuzendaritzan. Marc diseinatzaile grafikoa eta arte-zuzendaria da. Hainbat estudiotan aritu da artearekin, zinemarekin, musikarekin eta modarekin lotutako proiektuak garatzen, baita diseinu editorialaren eta web diseinuaren arloan ere. Marina diseinatzaile grafikoa eta motion diseinatzailea da, branding-ean espezializatua. Mugimenduaren bidez bizia hartzen duten identitate bisualak sortzen ditu, kulturarekin, arkitekturarekin edo gastronomiarekin lotutako proiektuetarako. Elkar osatzen duten hiru profil eta hiru izaera, taldean bat eginda Basquerville 2026ri forma eta nortasuna emateko. Arrate G. Ardanaz (@arrategardz) Marina Coll Puchol (@marinacollcoll) Marc Vidal (@marcvidalh)

Arrate, Marc & MarinaArrate, Marc & MarinaArrate, Marc & MarinaArrate, Marc & Marina